Erreferentzia taldeak

Soziologian eta marketinean, erreferentzia-taldeak pertsonek euren jarrera eta iritziak eratu eta portaerak garatzerakoan identifikatu edo konparatzeko hartzen dituen taldeak dira, haien jarrera, iritzi eta portaera propioekin. Adibide garbiena familia da, pertsona baten erreferentzia-talde nagusiena dena. Erreferentzia positiboa izan daiteke, talde horren jarrerak eta portaerak positiboki baloratzen direnean (jende ospetsua, adituak), edo negatiboak, gaitzesten direnean. Beste alde batetik, erreferentzia-taldeak normatiboak (jarrerak eta iritziak moldatzen dituztenean, familia adibidez) edo konparatiboak (eredu moduan erabiltzen direnean (gelako ikaskide bikainen taldea, adibidez).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reference groups; gaztelaniaz, grupos de referencia.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Erreferentzia taldeak"; Gizapedian, abuztua 6, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/erreferentzia-taldeak/.