Erreformismoa

Erreformismoa indarrean dagoen sistema politiko, ekonomiko eta soziala kolokan jarri gabe, hura zuzendu edo hobetzea bilatzen duen korronte politikoa da, beharrezko erreforma edo aldaketak eginez. Bereziki kapitalismoaren aurkako doktrina politikoen testun inguruan erabili da, erreformista edo kapitalismoa zuzentzea eta hobetzea posible dela baieztatzen dutenen eta iraultzaile edo kapitalismoa irautzea beste biderik ez dagoela defendatzen dutenen artean.