Erregenerazionismoa

Erregenerazionismoa XIX. mendearen bukaeratik eta XX. mendearen hasieran Espainian garatutako korronte politiko eta soziala izan zen, Errestaurazioan zehar, garaiko gainbehera ekonomiko eta soziala gainditzeko, adierazgarri nagusitzat 1898ko krisia izan zuena, azken kolonien galerarekin, erreforma  eta berrikuntza sakonak eskatzen zituena arlo ekonomiko nahiz sozialean. Korronte honetako figura nabarmenena Joaquin Costa politiko eta intelektuala izan zen. Costak argi eta garbi ikusi zuen Espainiako dekadentziaren eta atzerapenaren arrazoi nagusia ustelkeria eta kazikismoa edo jauntxokeria zirela. Mugimendu horrek sostengu zabala izan zuen herritarren artean, bereziki enpresari txiki eta profesionalen artean. Joaquín Costa kontserbadorea zen, geroago errepublizale bilakatu bazen ere, baino mugimenduarekiko atxikipena erakutsi zuten liberalek ere. Politikan arloan hainbat ekimen atera ziren aurrera erregenerazionismotik aldezten ziren erreformak aurrera ateratzeko, errebisionismo politikoa deitu izan den ekimen multzoa (segurantza sozialaren sorrera, hauteskunde erreforma, elizaren eta estatuaren arteko banaketa, kazikismoaren aurkako tokiko administrazioaren legea, ...). Erreforma horien emaitzak posiitiboak izan baziren ere, ez zuten lortu espainiar estatua berritzea, erregenerazionistek aldezten zuten bezala, besteak beste kontrako sektoreen erresistentziagatik (oligarkia, eliza,...) eta baliabide finantzarioen urritasunagatik. Mugimenduak eremu kulturalean ere izan zuen eragina, Unamunio, Ramiro Maeztu eta Ortega y Gasset buru, ezaugarritzat ezkortasun erabatekoa zuena, eta isla nabarmenena 98ko belaunaldian izan zuena.