Erregimen politikoaren kontzeptua lausoa eta anitza da, eta beste kontzeptu batzuekin nahastu izan da, hala nola sistema politikoarekin. M. Duverger-en definizioa landuz (1963), erregimen politikoak herrialde bat diharduten instituzio politiko iraunkorren multzoa da, gizarteko beste eragileekin harremanetan, gizartearen gobernua aurrera eramatearren. Georges Burdeauren arabera berriz, erregimen politikoak herrialde bat gobernatzen duten lege, arau eta praktiken multzoa da, eta alde horretatik boterearen modalitatea bat litzateke, zuzenbidea sortuz eta inposatuz jarduten duena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Alderdi politikoakAlderdi politikoa haien ideologia eta printzipio politikoen inguruan biltzen den pertsona talde bat da, hauteskundeen bitartez legebiltzar, udal eta beste erakunde politikoetara heldu eta haietan euren programa politikoa…
Erregimen demografikoakErregimen demografikoak eskualde edo herrialde batean gertatzen diren aldi edo etapa historikoak dira, demografia edo populazioaren bilakaera berezia dutenak. Ohikoa da bereiztea erregimen demografikoa zaharra alde batetik, jaiotza eta…
TotalitarismoaTotalitarismoa gizartearen erabateko kontrola egiten duen erregimen politikoa da, ideologia baten bitartez arlo pribatuaren eta publikoaren artean berezitasunik ezartzen ez duena. Erregimen totalitarioen erroak antzinakoak dira: Karl Popper…