Erregresio bitarra aldagai azaldua edo dependentetzat aldagai dikotomiko edo bitarra hartzen duen erregresio mota bat da. Adibidez, erregresio bitarra kreditu bat itzuliko den edo ez (aldagai bitarra) errentaren arabera aurresateko burutzen den erregresio analisia da. Erregresio bitarrean, aldagai dependente bitarrari buruz egiten den aurresana ez da aldagai bitarrean gauzatuko den balioari buruz (0 edo 1), baizik eta 1 balioa gertatzeko probabilitateari buruz. Erregresio bitarra garatzeko gehien erabiltzen diren ereduak probabilitate linealeko eredua, logit eredua eta probit ereduak dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, binary regression; gaztelaniaz, regresión binaria.
Loturiko artikuluak
Aldagai politomikoakAldagai politomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza, horia, gaztaina,…
Aldagai kanonikoakEstatistikan, aldagai kanonikoa beste aldagai batzuen konbinazio linealaz sortzen diren aldagaiak dira. Haiekin loturik, korrelazio kanonikoaren analisia garatzen da, non aldagai independentez eta dependentez osaturiko bi aldagai kanonikoen…
Aldagai dikotomikoakAldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…