Errekapitulazioaren teoria

Errekapitulazioaren teoria Ernst Haeckel naturalista alemaniiarrak (aurretik beste batzuek ere teoria horren alde agertu baziren ere) 1866 urtetan sistematikoki jaso eta hortik aurrera zabaldu zuen izaki bizidunen garapenari buruzko teoria ebolutiboa da, darwinismoan oinarritua. Horren arabera ontogeniak (organismo indibidualen garapen biologikoa) errekapitulatu egiten du filogenia (espeziearen garapen ebolutiboa). Adibidez, gizakiaren garapena enbrioi denetik gizakiaren eboluzioa jasoko luke: enbrioiak anfibio baten itxura luke, anfibioetatik gatozela erakutsiz, eta ondorengo garapen faseek ere eboluzio horren bilakaera jasoko lukete. Haurraren garapenak ere primateetatik gatozela adieraziko luke, haurrak zuhaitzetara igotzeko joera ikusita besteak beste. Egun, errekapitulazioarne teoria guztiz baztertuta dago, pseudozientziatzat hartzen da, giza enbrioiaren kasuan esaterako, ez baitago inongo oinarririk esateko espezie arbaso batekin antzekoa denik esateko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, recapitulation theory; gaztelaniaz, teoría de la recapitulación.