Errelato liberala

Errelato liberala liberalismo politiko eta ekonomikoak gizarte aurrerapena bultzatzeko sistema egokiena dela, berezko sistema alegia, baieztatzen duen teoria da. XX. mendean zehar indarrean izan den ideia da, faxismoaren eta komunismoaren aurka eginez, eta ongizatearen gizartea bultzatuz; horrenbesteraino, non historiaren amaieraren teoria zabaldu zen 1992 urtean, Francis Fukuyama politologoaren eskutik, liberalismo ekonomikoarekin eta demokrazia liberalekin historia bukatua zela baieztatuz. XXI. mendearen hasieratik ordea, errelato liberala kolokan geratu da, gizarte aurreratuetan izandako krisialdi ekonomiko eta politikoen ondorioz, populismoei (Donal Trump) eta nazionalismoei (Brexit) bidea zabalduz.