Errenta finkoa

Errenta finkoa edo errenta finkoko aktiboak errentagarritasun finkoa, aldez aurretik ezarritako epemuga jakinetan interes eta itzulketa jakinekin, ematen duten finantza-aktiboak izendatzeko erabiltzen den esamoldea da. Aurkako kontzeptua errenta aldakorra da. Errenta finkoko aktibo ohikoak dira bonu subirauak eta enpresako obligazioak. Errenta finkoko aktiboak inbertsio kartera dibertsifikatzeko erabiltzen dira, errenta aldakorreko aktiboek dakarten arriskua gutxituz.