Errenta-politika

Errenta-politika gobernuek aurrera eramaten dituzten politika ekonomikoetako bat da. Familien eta beste agente ekonomikoen errentan nahiz faktore desberdinen arteko errentaren banaketan eskuhartzea bilatzen du. Horretarako dituen tresnen artean daude subentzioak, zerga-desgrabazioak eta soldaten erregulazioa (gutxieneko soldataren bitartez, esaterako) besteak beste. Errenta-politikaren arriskuetako bat da, errentak gehitzen direnean, inflazioa piztea da; horregatik, garrantzitsua da errenta-politikak beste politika ekonomikoekin harmonizatzea, saihestu nahi diren efektuen aurka egiteko. Edonola ere, errenta-politika agente sozial eta ekonomikoekin adostea bilatu behar da, bereziki errentak murriztea edo mugatzea bilatzen denean (adibidez, soldatak moderatzea eskatzen denean produktibitatea gehitu, gastu publikoa mugatu edo inflazioa kontrolatzeko), aurkako erreakzioak saihesteko.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, política de rentas.