Erreproduktibitatea (erreproduzibilitatea)

Erreproduktibitatea edo erreproduzibilitatea esperimentuak eta orokorrean balioztatu ahal izateko bete beharreko baldintzetako bat da. Horren arabera, esperimentuaren parametroak eta kondizioak beste ikertzaile talde batek errepikatu eta emaitza berdinak (errore estatistikoa gorabehera) eskuratu ahal izan behar dira, neurketa eta metodo berdinak erabiliz, esperimentu horren emaitzak ontzat emateko. Erreproduktibitatea metodo zientifikoen oinarrizko baldintzetako bat da, faltsabilitate edo faltsugarritasunarekin batera. 2010eko hamarkadaz geroztik, zientzian erreproduktibitate-krisia bizi dela kritikatu da, zientzia sozial nahiz naturaletan, argitaraturiko artikulu zientifikoek erreproduzitu edo beraz egiaztatu ezin daitezkeen emaitzak barnehartzen dituztelako.