Erreserbak (kontabilitatea)

Kontabilitatean, erreserbak enpresa batek bazkideei banatu gabe geratu eta funts propioak handitzera (eta beraz, baita enpresaren ondare garbia ere) igarotzen diren irabazien zatia da. Enpresaren autofinantzaketa egiteko moduetako bat da. Espainian, sozietate anonimoek derrigorrez eratu behar dituzte erreserbak, irabazietatik gutxieneko finko bat gordez.