Erresilientzia

Psikologian, erresilientzia gizakiak gertaera traumatiko eta ezbeharrak gainditu eta haiei esker aurrera egiteko duen ahalmena da. Erresilientziaren ahalmena duen pertsona erresiliente dela esaten da. Kontzeptua zientzia fisikoetatik eta ingeniaritzatik jaso da; arlo horietan talka baten ondorioz gorputz batek ez puskatzeko duen ahalmena da, hauskortasunaren aurkakoa. Ekologian ere erabiltzen da, ekosistemek aldaketak eta perturbazioak jaso eta gainditzeko duten ahalmena izendatzeko, haietako egitura eta funtzionamendua aldatu gabe. Giza zientzietan Michael Rutter psikologoak ezarri zuen erresilientziaren kontzeptua lehen aldiz 1972 urtean, ahalmen iraunkor eta orokorra adierazten duen zauriezintasun edo hunkiezintasunetik bereizteko, Emmy Werner psikologiak ; izan ere zauriezintasuna oztopo, ezbehar eta traumen aurrean pertsonek onik ateratzeko duten ahalmen absolutua den bitartean, erresilientzian pertsona oztopo, ezbehar eta trauma horiek ukituak dira, baina epe luzera onik eta indarberrituta ateratzen dira.1 Nabarmendu behar da, beraz, erresilientziak ez dituela ezbehar eta trauma horiek ezabatzen, eta horiek gainditzen edo hobeto eramaten laguntzen duela. Erresilientzia sortu eta eragiten faktoreak bi sailetan banatu dira: kanpokoak (pertsona heldu baten laguntza) eta barnekoak (autoestimua, komunikaziorako ahalmena).

Erresilientzia ez da ezaugarri konstante eta finko bat bizitzan zehar, eta alde ezberdinak erakuste ditu pertsonaren bilakaeran: haurtzaroan eta nerabezaroan autonomiarekin, sozializazioarekin eta problemak ebazteko ahalmenarekin dago loturik, helduaroan proiektuak hasi eta burutzeko ahalmenarekin (produktibitatearekin, alegia) eta jasotako esperientzietatik eskuraturiko ikaskuntzarekin; zahartzaroan, pertsona erresilienteak izandako bizitza esperientziak integratu eta bere bizitza onartu behar du.2

Beste hizkuntzetan: ingelesez, resilience; gazteleraz, resiliencia.

Ikus, gainera

1.
Michael Rutter. Mi espacio resiliente (blog). https://miespacioresiliente.wordpress.com/2013/12/26/michael-rutter/. Published December 26, 2013. Accessed October 19, 2017.
2.
Espinoza Alveal María Aurora, Matamala Yáñez AE. RESILIENCIA: UNA MIRADA SISTÉMICA. 2012.