Erresistentzia-kutxa

Erresistentzia-kutxa langileek eta bestelako kolektiboek greba, errepresio eta mobilizazio garaietarako guztien ekarpenekin osatzen duten elkartasunezko diru-funts edo gordailua da, diru-sarrerarik gabe gelditu edo egoeraren ondorioz  isunak edo bestelako gastuak (abokatuak, fidantzak, ...) jasaten dituzten pertsonak laguntzeko. Beraz, mutualizazio modu bat dela esan daiteke. Erresistentzia-kutxak ohikoak dira sindikatuetan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, caja de resistencia.