Erreskatea (finantzak)

Agian erreskate hitzaren adiera guztiak bilatzen ari zinen. Horretarako, ikus erreskate, hiztegi arruntean.

Erreskatea edo zehatzago finantza-erreskatea, enpresa bati hirugarren batek egin dion likidezia-injekzioa da, enpresak porrota saihestu, epe laburreko zorrei egin eta bere funtzioak betetzen jarrai dezan. Enpresen kasuan, erreskatea kapital-injekzio bat izaten da, beste enpresa batek edo estatuak egiten duena, enpresari likidezia emanez, bazkide izan eta enpresa kontrolatzearen trukean. Enpresa sektore estrategiko batean egotea izaten da estatuak enpresak erreskatatzeko argudiatzen duen justifikazioa. Hala gertatu zen adibidez 2008ko Atzerakada Handian, espainiar estatuak bankuak erreskatatu zituenean, higiezinen burbuila lehertzean eta krisialdi ekonomikoaren ondorioz ordaindu gabeko kreditu kopuru itzela geratu zitzaienean.

Batzuetan estatua bera erreskatatu egiten dena, bereziki kanpo-zorra ordaintzeko kasua ez denean. Kasu horretan nazioarteko erakundeak dira erreskatea burutzen dutenak, zuzeneko likidezia-injekzioak egiten edota estatuaren bonoak erosten, gehienetan politika ekonomikoa zuzendu eta gastu publikoa nabarmen murrizteko baldintzarekin.