Errestituzioa

Errestituzioa edo restituzioa (latinezko restituere hitzetik, "pertsona bati zegokiona itzuli"), itzulera, bihurtzea edo lehengoratzea ere deitua, zerbait, hala nola eskubideak edo jabetza, bere lehengo egoerara itzuli edo bihurtzea. Terminoa testuinguru zenbaitetan erabiltzen da; politikan esaterako, ohikoa karguen errestituzioa aipatzea, pertsona bati kendutako kargu publikoak itzultzen zaizkionean.