Erretaula

Erretaula triptikoa, hiru ataletan banatzen dena.

Erretaula aldarearen atzeko horma estaltzen duen azalera bateratua da, zur, harri edo metalezkoa, non margolanak, eskulturak eta bestelako artelanak dauden. Maiz, erlikiak eta objektu liturgikoak gordetzeko atetxoak eta kutxa txikiak izaten dituzte. Batzuetan, erretaula era independentean mugitu daitezkeen orri edo ataletan banatzen da, eta horrela diptikoak (bi atalekoak), triptikoak (hiru atalekoak) eta polidiktikoak (atal anitzekoak) bereizten dira.

Elizan fede pizgarri eta pedagogia funtzio berezia betetzen zuten, eliztarrek begirada hara zuzentzen zutenez erljio ofizioetan. Kristau artearen ohiko formatoa da, gotikoan sortu zen, eta oparotasun handiena barrokoan lortu.

123 hitz
Kategoriak