Erretorika

Erretorika pertsuatsioaren edo limurtzearen artea da, bereziki argudio logikoen eta figura literarioen bitartez. Egun, adiera gaitzesgarrian erabiltzen da maiz, gezurrak eta falazien bitartez eratzen den diskurtso politikoari erreferentzia egiteko. Antzina, ordea, diziplina funtsezkoa zen heziketan, engainuz hitz egiten zutenei aurre egin eta egiara heltzeko tresna moduan.