Erreziprozidadea (elkarrekikotasuna)

Erreziprozidadea edo elkarrekikotasuna pertsonen artean, baita erakundeen artean, sortzen den truke edo eman-jaso ekintza informal, aske eta obligaziorik gabea, elkarrenganako printzipio moral moduan ezartzen dena. Gizarte bizitzaren oinarrietako bat da, konfiantza sortzen duena. Erreziprozidaderik ez dagoenean, gizarte harreman eta egitura bidegabeak sortzen dira.