Erroreak eta hondarrak (estatistika)

Estatistikan, erroreak eta hondarrak balio zehatzekiko desbideratzeak adierazten dituzten terminoak dira, esanahi desberdinekin.

Errorea (ingelesez, error), batzuetan perturbazioa ere deitua,  behatutako balio batek egiazko balio bati buruzko desbideratzea da, egiazko balio hori ezaguna nahiz ezezaguna izanik: adibidez, neurketa tresna bat ongi kalibratuta dagoela adieraztean, ez dugu esan nahi jasotako neurketa zehatzak beti 0 izango direnik, 0 batezbestekoa izango dutela baizik (egiazko balioa ezaguna da kasu honetan); lantegi bateko eguneko x_i ekoizpenak aldakorrak dira, eta beraz \mu batez besteko ekoizpenari buruz x_i-\mu errorea dute (hemen egiazko balioa ezezaguna da, parametro estatistiko bat alegia).

Hondarra (ingelesez, residual) berriz, behatutako balio batek balio horri buruz egindako aurresanarekin duen desbideratzea da. Adibidez, lantegi bateko egun bateko ekoizpenari buruz 400 unitateko aurresana egin bada, eta egiazko ekoizpena 450 bada, hondarra 450-400=50 da. Teknika estatistikoen helburua aurresanak egitea da askotan, eta hondar karratuen batura lortutako emaitzen ontasuna neurtzeko erabiltzen da, eta hondar karratu txikienak aurresanak zehazteko irizpidetzat hartzen da, bereziki erregresio analisian.