Errubrika (ebaluazioa)

Errubrika baten eredua: lehen zutabeak konpetentziak edo ebaluatu beharreko atalak azaltzen dira (portaera, antolaketa, ulermena, ...) eta ondoko zutabeetan konpetentzia horien betetze mailak desberdinen zehaztapena (hobetu beharretik bikainera). Kredituak: @ManuWicEF Gorputz Heziketako irakasle valentziarra.

Errubrika edo ebaluazio-matrizea ebaluatzaileak hezkuntza-ebaluazioaren irizpideak argitzeko osatu eta plazaratzen duen txosten laburra da, ikasleak egin beharreko ataza edo lana konpetentzia eta trebezia desberdinetan zatitu egiten duena, horietako bakoitzaren haztapen edo ponderazioa kuantifikatuz, eta egin beharreko atazarekin batera jakinarazten dena. Hain zuzen ere, errubriken erabilera konpetentzia sistemarekin batera zabaldu zen XXI. mendean. Irakaslearentzat ebaluazio-irizpideak zehazteko tresna izateaz ikasleak ebaluazio prozesu horri buruz informatzeaz gainera, ikaslearen autoikaskuntza eta hobekuntza (ikus, autoebaluazioa) sustatzeko tresna ere bada.

Ohikoan, errubrika matrize edo taula moduan osatzen da, lehen zutabean atazaren ebaluazioa osatzen duten konpetentziak ezarriz, eta ondoko zutabeetan konpententzia horietako bakoitzaren betetze-mailak zehaztuz.