Esbastika

Esbastikari gurutze gammatu ere deitzen zaio, besoetako bakoitzak gamma letra maiuskula irudikatzen baitu.

Esbastika  lau beso berdineko gurutze batez irudikatzen den ikurra da, besoen alde baterako luzapenekin. Egun, nazien ikur gisa ezagutzen da bereziki, eta horregatik orokorrean gaitzetsita dagoen ikurra da. Antzinatik mundu zabaleko kultura askotan aurkitzen da ordea, Indiatik Europako iparraldera eta Ameriketako kultura indiginetara. Horren jatorria, ordea, ezezaguna da. Hala ere, itza sanskritotik datorrela badakigu, eta etimologikoki "ongizaterako objektu" esan nahi du.

Orokorrean zorte ona adierazten duen ikurra dela uste bada ere, tokian tokiko kulturetan beste esanahi batzuk ere hartzen ditu. Hinduismoan unibertsoaren izaera ziklikoa, horren eboluzioa eta inboluzioa, adierazten ditu. Budismoan, Budaren kolkoan irudikatzen da maiz. Europa iparraldeko kulturetan berriz, eguzkiarekin eta argiarekin identifikatzen da. Euskal Herrian ere, lauburua esbastikaren bertsio berezia da.

Erreferentziak