Esentziala eta akzidentala

Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, akzidentala dela esaten da. Adibidez, pertsona baten ezaugarri esentziala da jan eta edan behar izatea bizirik jarraitzeko, baina bere ilearen kolorea ezaugarri akzidentala, beltza, horia nahiz ilerik gabekoa izanda ere pertsona izaten jarraituko duelako.