Esentzialismoa

Esentzialismoa gizarte zientzietako ikuspuntua da, zeinaren arabera ideia eta praktika sozialen ezaugarri nagusiak haiek garatzen dituzten banako eta gizarteetatik aparte aztertu behar diren. Adibidez, ohikoa da sexualitatea, arrazismoa eta kapitalismoa justifikatzeko, argudio esentzialistak baliatzea da, sexu portaerak, jarrera arrazistak eta interes kapitalistak gizakiaren berezko ezaugarriak edo esentziak direla baieztatuz. Esentzialismoa ikuspegi erredukzionista dela kritikatu ohi da. Esentzialismoaren aurkako ikuspuntua konstrukzionismoa da, subjektibitatea oinarrizko elementutzat hartuz gizarte gaien azterketan, eta funtsezkoa izan dena adibidez teoria feministatik zabaldutako sexu-genero bereizketan. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Hird M. Essentialism. In: Encyclopedia of Social Theory. 2006th ed. SAGE; 2006:174-175.