Esfera publikoa

Esfera publikoa egunerokoan gizarteak egiten dituen aldarrikapen eta eskaeren eztabaida eta elkarrizketarako toki soziala da, haiek politikoki bideratze aldera, geheinetena erakunde zibikoen aldetik. Gainera, esfera publikoak demokratikoki garatu behar da, arrazoia erabiliz, indarra baztertuz, eta estatuaren, merkatuen eta masa-hedabideen eraginetik at. Jürgen Habermas sorturiko terminoa da, eta alemanez Öffentlichkeit deitu zion.

Zentzu zabalago batean, bizitza profesionala eta gizarte zabaleko beste arloak betetzen ditu esfera publikoak, gizarte aitorpena eta ospea eragiten dutenak. Feminismoaren aldetik, esfera publikoan gizonek duten nagusitasuna gaitzetsi da, patriarkatuaren beste ondorioetako bat.

Erreferentziak