Eskala-ekonomiak

Ekonomian, eskala-ekonomiak enpresa batek epe luzera ekoizpena handitzean eskuratzen dituen abantailak dira, unitateko batezbesteko kostua murriztea dakartenak. Abantailak horiek eskala-errendimendu gorakorrekin daude loturik, hau da epe luzera, ekoizpen faktore guztiak handitu daitezkeenean, ekoizpena handitzean gertatzen den lanaren espezializazioarekin eta kapitalaren erabilera efizienteagoarekin. Enpresak bere tamaina handitzen duenean, teknologia-aukera handiagoak eta lehengaiak eta osagaiak erostean bolumen handiagatik eskuratzen diren beherapenak ere izaten dira, unitateko kostua murriztu eta ondorioz eskala-ekonomiak ekartzen dituztenak.

Alderantziz ere gerta daiteke, tamaina eta ekoizpena handitzeak unitateko kostuak gehitzea ekar dezake, bereziki antolakuntzan sor daitezkeen arazoengatik (komunikazioa eza, burokrazia, ...). Orduan, eskala-desekonomiak sortzen direla esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economies of scale; gazteleraz, economías de escala.

Ikus, gainera