Eskala eratorriak

Eskala eratorriak puntuazio estandarretatik aldakuntza linealak baliatuz sortzen diren eskalak dira, berezki psikometrian aplikatzen direnak. Puntuazio estandarrak datu multzo ezberdinetako elementuak elkarrekin alderatu ahal izateko eskala homogeneoa da, baina horren batezbestekoa 0 eta desbideratze estandarra 1 izanik, puntuazio estandar positiboak zein negatiboak daude. Puntuazio negatiboen interpretazioa erraztu aldera, ohikoa da puntuazio estandar guztiak bider konstante bat egin eta emaitza horiei konstante bat gehitzea, aldakuntza lineala aplikatzea alegia; horrela sortutako eskala berria eskala eratorria da. Labur, z puntuazio estandarrak izanik, honela kalkulatzen da eskala eratorria:

    \[e=M+Sz\]

M izango da eskala berriaren batezbestekoa eta S desbideratze estandarra.

Honako hauek dira ohiko eskala eratorriak:

  • T=10Z+50
  • Adimen koefizientearen eskala, AK=100+15Z.
  • D=20Z+50
  • S=2Z+5