Eskala naturala (tamaina naturala)

Artean, objektu bat eskala natural edo tamaina naturalean irudikatzea errealitatean duen neurri edo dimentsio berdinetan lantzea (margotzea, zizelkatzea, ...) da. Labur esanda, eskala naturala 1:1 eskala da. Objektuak eskala naturalean zehazki marrazteko proiekzio ortogonalean marrazturik egon behar dira, hau da, ikuslearen ikuspegia erabat perpendikular edo elkartzuta izan behar da proiekzio planoarekin.