Eskala parametroa

Estatistikan, eskala parametroa probabilitate banaketa baten parametro mota bat da, sakabanatzearekin zuzenki loturik dagoena: eskala parametroa zenbat eta handiagoa, banaketaren sakabanatzea orduan eta handiagoa da. Adibidez, banaketa esponentzialaren dentsitate-funtzioa f(x)=\frac{1}{\theta} e ^{- \frac{x}{\theta}} eran adierazten denean, \theta parametroa eskala parametroa da, bariantza \sigma^2=\theta^2 dugunez, \theta zenbat eta handiagoa, bariantza, eta onodrioz sakabanatzea, orduan eta handiagoa delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, scale parameter; gaztelaniaz, parĂ¡metro de escala.