Eskalabilitatea

Eskalabilitatea handitu edo zabaltzean bere propietateak atxiki eta modu berean diharduen sistemaren propietatea da. Adibidez, enpresaren hazkuntza prozesuan zehar, antolakuntza aldatzeko beharra ikusten ez bada, enpresako antolakuntza eskalablea dela esaten da. Enpresa txikiek izaten duten arazoa da, azkar hazteak lehiakorragoa den ingurunean behar bezala ez moldatzeko arriskua ekar dezakeelako, enpresaren porrota ekarriz, izan ere, tamaina txikian lehiakorra den enpresa baliteke lehiakorra ez izatea tamaina handian.