Esklusibismoa eta inklusibismoa (teologia)

Teologian eta konfesio jakin bati buruz, esklusibismoa konfesio horretako sinestunak beste inor ez dela salbatuko ezartzen duen doktrina da. Kristau elizaren historian, esklusibismoa kristautasunaren hasieratik baieztatu zen Origenesen eskutik (184-253) eta hurrengo mendeetan sendotzen joan zen doktrina izan zen, dogma izateraino. Doktrinaren oinarrizko formulazioa extra ecclesiam nulla salus (elizatik kanpo salbamenik ez) leloan laburbiltzen da, eta argi dago beraz esklusibismoa eklesiazentrikoa izan zela hasieratik. Protestantismoan ordea, salbamenerako elizkidea izatearen beharra alde batera utzi eta fedearen baldintza soila aldarrikatu zuen.

Esklusibismoarekin kontrajarria, inklusibismoa dugu, beste erlijio eta konfesioetako kideek ere salbamena lortuko dutela baieztatzen duena, finean horiek Jainkoa bilatu eta Kristo jasotzeko prest daudelako. Eliza Katolikoan, Vatikanoko II. Kontzilioan onartu zen inklusibismoaren doktrina, 1962 urtean.

Erreferentziak