Esklusibotasun- edo esklusibitate-marketina enpresek bezeroak eskuratu eta atxikitzeko estrategia da, lehiakideen produktu edo zerbitzuetatik bereiztea bilatzen duena, balio bereizgarri edo diferentzial ukiezina sortuz beraien eskaintzarekin, hala nola luxua, bikaintasuna, denda berezietan eta serie mugatuetan saltzea, balio funtzionaletatik haratago. Beraz, desberdintze-estrategia garatzeko modu bat da.
Esklusibotasunak prezio altuagoak jartzea ahalbidetzen du, bezero ahaltsuak balio diferentzial horiengatik gehiago ordaintzeko prest dagoelako. Banaketan, kanal bereziak bilatzen ditu, denda propio edo frankiziatuak. Komunikazioan, produktuaren balio funtzionalak bainoago, kontsumitzaileengan desira piztea bilatzen du, produktu edo zerbitzu esklusibo horren kontsumoa aparteko esperientza emozional gisa erakutsiz.
Loturiko artikuluak
Desberdintzea, diferentziazioa, bereizkuntza (marketina)Desberdintzea, bereizkuntza, diferentziazio edo diferentziatzea, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak, balio diferentzialak alegia, txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren…
Balio diferentzialak (marketina)Marketinean, balio diferentzialak lehiakideen aldean enpresak eskaintzen duen produktuak edo zerbitzuak dituen ezaugarri berezi positiboak dira, kontsumitzaileak erakartzeko erabiltzen direnak, hala nola, prezio merkea, kalitatea eta esklusibotasuna. Michael…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko helburuak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak aztertuta.