Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa

Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioa desgaitasunak eta behar bereziak dituzten ikasleak hezi eta eskolan eta gizartean integratzeko bi paradigma desberdin dira. Bi paradigma horiek esklusioa eta eskola-segregazioa gainditzea bilatzen dute, baino modu desberdinetan: eskola-integrazioak ikasle guztiak, ikasle "arruntak" eta "bereziak" eskola berean biltzen ditu baditu ere, batzuentzat eta besteentzat kurrikulu desberdinak eskaintzen ditu, batzuentzat eta besteentzat jarduera eta espazio (gela) desberdinak ezarriz, eta kasurik onenean ikasle berezientzat kurrikulu arruntaren moldaketa kurrikularrak eginez. Eskola-integrazioak beraz eredu tradizionala errepikatzen du, ikasleeak haien homogeneitatearen arabera banatuz. Eskola-inklusioa (ikus, hezkuntza inklusiboa) berriz, haratago doa: ikasle arruntak ikasle bereziekin batera hezten ditu, ikasle guztiak bateratu egin ditu, heterogeneitatea aitortuz eta onartuz, azkenean ikasle horien arteko hesi guztiak eraisteko.