Eskola-absentismoa

Eskola-absentismoa edo eskolako absentismoa ikasle bat behar bezalako justifikaziorik gabe eskolara behin eta berriz etortzen ez denean gertatzen den fenomenoa da. Eskola-absentismoa izan daiteke borondatezkoa, ikasleak eskolara joan nahi ez duenean (orduan informalki gazteen artean txikarra egitea edo piper egitea), zein eragindakoa, ikasleak pairatzen dituen arazo sozioekonomiko eta psikosozialen ondorioz etortzen ez denean. Beste arazo batzuen aztarna izateaz gainera, eskola-absentismoa berez arazoa ere bada, haurraren edo gaztearen hezkuntza eta inklusibitatea kolokan jartzen delako, eta maiz esklusio edo bazterketa-egoeran jarri. Horregatik guztiz garrantzitsua da, eskola-absentismoari buruzko datuak sistematikoki jaso, eta arazo izan daitekeen kasuetan, eskolako eta inguruko eragile guztiak (eskolako irakasleak, eskolako psikologia, gurasoak, ...) jakinaren gainean jarri, egoera ebaluatu eta beharrezko neurriak hartzea.