Eskolatze-tasa

Eskolatze-tasa adin bakoitzeko ikasten ari diren pertsonen proportzioa da. Bi motako eskolatze-tasa bereizten dira: alde batetik, eskolatze-tasa gordinak ikasketa-maila jakin batean ikasten diren pertsonen kopurua zati ikasketa-maila horri dagokion adina duten pertsona kopurua da; bestetik, eskolatze-tasa garbia edozein mailatan ikasten ari diren adin jakin bateko pertsona kopurua zati adin horretako pertsona kopuru totala da. Eskolatze-tada giza garapenaren funtsezko adierazleetako bat, eta alfabetatzearekin estu loturik dago.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, schooling rate, enrolment rate; gaztelaniaz, tasa de escolarización.

Erreferentziak