Esku ikusezina

Esku ikusiezina XVIII. mendean Adam Smith eskoziar filosofo eta ekonomialariak asmatu eta geroztik maiz erabilitako metafora da, merkatu askeari buruzkoa, teorian merkatu aske bateko eragile guztien jokabide interesatuaren bitartez oreka batera iritsi eta gizarteko kide guztien asebetetze eta ongizatera helduko litzatekeela baieztatzen duena. Esku ikusezinaren metaforak oreka horretara heltzeko mekanismoaren konplexutasuna eta, esango genuke, misterioa ere adierazten ditu. XIX. mendean ekonomia neoklasikoak ustezko oreka horretara nola heltzen den azaldu zuen ordea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, invisible hand; gaztelaniaz, mano invisible.