Estatistikan, eremu kritikoa edo eskualde kritikoa hipotesi bat baztertzera daramaten estatistikoaren balio guztien multzoa da, balio kritikoa mugatzen duena, adierazgarritasun-maila baterako. Adibidez, lote bateko 20 pieza aztertuta, akastunak 1 edo gutxiago izanda, lote osoan akastunak %10 baino gutxiago direla baztertzen denean, eremu kritikoa "20 piezatan akastunak 1 edo gutxiago izatea" da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, critical region; gaztelaniaz, región crítica.
Loturiko artikuluak
Balio kritikoaProba estatistikoetan, balio kritikoa hipotesi nulua baztertzera daraman estatistikoaren muga-balioa da, adierazgarritasun-maila jakin baterako; beraz, eremu kritikoaren muga da.
Adierazgarritasun-maila (esangura-maila)[latexpage] Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila edo esangura-maila ($\alpha$ izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi nulua baztertu eta probatzen den efektua baieztatzeko baliatzen dena. Adierazgarritasun-maila aldez aurretik…
I eta II motako erroreak[latexpage] I eta II motako erroreak proba estatistikoetan erabiltzen diren egokitasun-neurriak dira, erabaki okerra hartzeko probabilitateei buruz, proban hipotesi nulua (printzipioz baieztatzen dena) eta hipotesi alternatiboa (hipotesi nulua…