Eskualdea

Eskualdea, Espainian komarka deitua, ezaugarri geografikoengatik edo historiaz, kulturaz edo ekonomiaz homogeneoak edo bateraturik agertzen diren herri eta lur eremuen multzoa da. Ohikoa da bailarak, lautadak edo kostalde zati bat eskualdeak dira. Ehunka kilometro har ditzakete, edo kilometro bakan batzuk. Espainian, eskualdeei komarka deitzen zaie, eta udalerri batzuk biltzen dituen entitatea, probintzia baino txikiagoa, eta batzuetan nortasun politiko eta juridikoa duena, bere baitan eraturiko erakundeen bitartez, hala nola mankomunitateak. Euskal Herriko lurralde historiko bakoitza eskualdeen araberako banaketa du.