Eskudirutan

Eskudirutan ordaintzea estatuek jaulkitako txanpon eta billeteak erabiliz ordaintzea (hain zuzen, eskudirua txanponek eta billeteek osatzen duten ordainbidea da). XXI. mendearen hasieratik gobernuak eskudirua baztertu eta bitarteko elektronikoak erabiiz ordaintzea bultzatzen ari dira, bereziki transakzioak zorrotzago kontrolatu eta ondorioz zerga ebasioa saihesteko. Aldi berean, eskudirua lapurretak, krimena eta diru zuriketa errazten ditu, higienearen aurkakoa da, eta horren kostu ekonomikoa handia da estatuentzat nahiz bankuentzat. Eskudiruak baditu abantailak ere: herritar asko ez dira gai bitarteko elektronikoekin ordaintzeko, etxeko gastuak hobeto kontrolatzen dira eskudiruarekin eta herritarren askatasun eta pribazitate ekonomikoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash; gaztelaniaz, en efectivo, en metálico.

Ikus, gainera