Eskulana

Sarrera kontrzeptu ekonomikoari buruz da, eskulangintzari buruz jakiteko ikus: Artisautza.

Eskulana langile batek burutzen duen lana da, bereziki, baina ez esklusiboki, lan hori fisikoa bada. Igeltsero, iturgin, arotz eta antzeko lanbideetan, ohikoa da aurrekontuetan eskulanaren eta materialaren kostuak bereiztea. Terminoa bereziki makinek egiten duten lanarekin kontrakarrean ere erabiltzen da, maiz langileek enpresari sortzen dizkion kostuei erreferentzia eginez (adibidez, "eskulanaren kostua asko igo da", "lantegia hara eraman zuten eskulana merkeagoa zelako"). Esanahi horrekin lan-kostua esamoldea ere erabiltzen da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, mano de obra.