Eskumikua

Kristau konfesioetan bereziki, eskumikua (latinezko ex communicatio esamoldetik, "eukaristia debekatzea") pertsona edo talde bat konfesio edo sinesbidetik kanporatzea da, konfesio horretan egiten diren bedeinkapen eta beste liturgia ekitaldietan parte hartzea debekatuz. Kristau elizetan ezar daitekeen zigorrik handiena izaten da, burututako ekintza larriengatik elizako agintariek erabakitzen dutena.

Hedaduraz, kristau ez diren erlijioetarako ere erabiltzen da terminoa, eta baita ere adierazkera figuratuan erakunde batetik pertsona bat kanporatzen denean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, excommunication; gaztelaniaz, excomunión.

Erreferentziak