Eskurako ordainketa

Eskurako ordainketa zorra sortu den unean bertan eta hori kitatzeko egiten den berehalako ordainketa da. Horren aurkakoak dira eperako ordainketa, ordainketa zorra sortu eta gero, epe jakin batean, egiten denean, eta konturako ordainketa da, zorra sortu baino lehen egindako aurretiko ordainketa, gero zorra murriztuko dutenak.

Hainbta modu daude eskurako ordainketa egiteko, hala nola eskudirutan, txeke baten bitartez, transferentziaz, kreditu edo debitu-txartelaz eta kontuko abonuaz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, down payment; gaztelaniaz, pago al contado.

Ikus, gainera