Espainiako Ondorengotza Gerra

Espainiako Ondorengotza Gerra 1701-1713 bitartean garatu zen  Espainiako Koroaren ondorengotzaren inguruko gatazka dinastikoa izan zen. Gatazka Karlos II.a Espainiakoa Sorgindua seme.alabarik izan gabe 1700 urtean hil eta horren ondorengoa izendatzean abiarazi zen, borboitarren dinastiaren eta habsburgotarren Austriako dinastiaren artean. Karlos II.ak borboien dinastiako Felipe d'Anjou, Frantziako Luis XIV.aren biloba, izendatu zuen argi eta garbi ondorengo gisa, baina ondorengotzaren bitartez Frantziak Espainia bereganatzean lortuko zuen boterearen aurka altxatu ziren Britainia Handia eta Austria, Karlos Austriakoa artxidukearen aldekoak.  Gerra horretan Europako potentzia gehienek hartu zuten parte, bataren eta bestearen alde. Britania Handiak eta Germaniako Erromatar Inperio Santuak (Austria, Prusia eta Hanover) austriar dinastiaren alde egin zuten, eta Frantzia borboitarren alde. Gerra 1713ko Utrecht-eko bake-tratatuaren bitartez bukatu zen. Gerrak borboitarren aldekoek irabazi zuten militarki, Felipe V.a borboitarra (Felipe d'Anjou) Espainiako errege gisa aitortuz. Tratatu horretan ordea, Espainiak Gibraltar, Menorkak, Napoles, Sardinia eta Sizilia galdu zituen, eta Britainia Handiari Amerikarekin merkataritza garatzeko pribilejioak ematen zizkion, esklaboen negozioaren monopolioarekin batera. Horren ondorioz, Britainia Handiak bere inperioa sendotu eta gerora Europako lehen potentzia bilakatuko zen.

Espainia barruan ondorioak ere ekarriko zituen gerrak. Borboitarren alde agertu ziren Gaztelan, eta habsburgotarren alde Aragoin, Katalunian eta Valentzian. Gerra bukatu eta gutxira, Felipe V.ak habsburgotarren alde borrokatu zuten lurralde horietako foruak, oin berreko dekretuen bitartez, eta baita ere habsburgotarrek ezarria zuten monarkia hispaniko federala, Gaztelako zentralismo erabatekoa ezarriz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Guerra de Sucesión española.