Espantsionismoa

Espantsionismoa herrialde batek bere mugetatik kanpo duen eragina handitu, arlo ekonomiko, politiko nahiz kulturalean, eta areago beste lurralde eta herrialdeak kolonizazioaz edo militarki bereganatzeko politika da. Politika espantsionistak aurrera eramateko, menderatze ekonomikoa, kolonizazioa zein interbentzionismoa erabil daitezke, eta azken emaitza beste herrialdeak erabat menderatzea da, inperialismora iritsiz.

Historian, espantsionismoa Europako herrialdeen politika nagusia izan zen XV-XIX. mendeetan Amerikako, Afrikako eta Asiako hainbat lurralde bereganatu eta guztiz menderatu zituztenean.