Espazio publikoa (eremu publikoa)

Espazio publikoa edo eremu publikoa hiritarrek egoteko eta ibiltzeko eskubidea duten espazio fisikoak dira, irekiak (plazak, kaleak) nahiz itxiak (liburutegi publikoak, adibidez). Definizio sinple horretatik haratago, espazio publikoek zenbai dimentsio dituzte gainera:

  • Dimentsio fisiko batetik, espazio fisikoa zentrala eta irisgarria izan beharko luke, guztiontzat denez gero, espazioa bertakoena soilik ondorioztatzera eramango lukeen ezaugarri oro baztertuz. Beraz, adaptaziorako eta erabilera anitzerako irekia bearko luke izan.
  • Dimentsio politiko batetik, espazio publikoak sortzen dituena estatua edo administrazioa arren, espazio publikoa hiritarrek bereganatzen duten espazioa izan behar da.
  • Dimentsio sozial batetik, espazio publikoa integrazio eta sozializazio espazioa izan behar da, pertsona eta gizataldeen aniztasunetik berdintasuna bermatzen duena, jatorriari, klase sozialari eta kulturari erreparatu gabe.
  • Dimentsio ekonomiko batetik, aisialdirako gune izan behar da espazio publikoa, jarduera ekonomiko pribatuak mugatuz.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Espazio publikoa (eremu publikoa)"; Gizapedian, azaroa 21, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/espazio-publikoa-eremu-publikoa/.