Esperantza matematikoa

Esperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batezbestekoa da, epe luzera batezbeste gertatuko den balioa, espero daitekeena, adierazten duena. Adibidez, txanpon bat botata, suertatzen den aldearen arabera, 0€ eta 20€ jasotzen badira hurrenik hurren, itxaropena honela kalkulatuko da:

    \[\mu=0.5 \times 0 + 0.5 \times 20=10\]

Hau da, epe luzera jokaldi bakoitzean batezbesteko irabazia 10€ baliora hurbiltzen joango da. 10€ da beraz, espero daitekeen irabazia jokaldi bakoitzeko.

Hiztegia: ingelesez, expected value; gaztelaniaz, esperanza matemática.