Esperientzia (filosofia, epistemologia)

Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan, intentzionaltasunez, jasotzen baititu. Kanten arabera, esperientzia izateko, arrazoimena eta dagozkion a priori kontzeptuak behar dira.