Esperimentazioa

Esperimentazioa edo saiakuntza esperimentuak garatu eta horri buruzko ondorioak ateratzeko prozesua da. Metodo zientifiko nagusietako bat da, behaketa-ikerketekin batera.

Zehatzago, esperimentazioan ikertzaile batek fenomeno bat (gertaera bat, datu bat) sortzen duen egoera kontrolatzen du, aztertu nahi diren kontrol aldagaiko emaitzetan eragina duten faktoreak edo kausak zeintzuk diren ikertzeko asmoarekin. Adibidez, landare baten hazkuntza ikertzeko (kontrol aldagaia), tenperatura eta hezetasun faktoreak kontrolatzen dira, tenperatura eta hezetasun maila ezberdinetarako landare nola hazten den behatuz.

Saiakuntzen diseinua arlo konplexua den arren, oinarrian garrantzitsuena da faktoreak kontrolatu ahal izatea, jasotzen diren datuak kontrolatzen diren faktoreen eraginez izan direla ziurtatzeko. Kontrol hau aurrera eramateko modu asko daude: ikergai ez diren faktoreak konstante atxikiz eta ikertzen dena bakarrik aldatuz, beste faktoreak bloke desberdinetan banatuz eta horietako bakoitzean ikertzen den faktoreko tratamendu ezberdinak txertatuz edo aleatorizazioaz, hots, unitate esperimentalak zoriz banatuz ikertzen ez diren faktoreen artean.

Ikus, gainera

  • Esperimentazioa animaliekin