Espezializazioa (lana)

Giza baliabide eta lan alorretan, espezializazioa pertsona batek dituen trebakuntza eta gaitasun berezien multzoa da, besteengandik bereizi egiten dutenak. Lanaren zatiketa intentsiboko alorretan, espezializazioak produktibitatea gehitu egiten du. Oztopo gisa ordea, espezializazioak erakundearen edo ekoizpen prozesauren malgutasunaren kaltetarako gertatzen da, langileak ataza jakin eta zehatzetarako prestaturik daudenez, eta ez lanpostu batetik bestera mugitzeko. Espezializazioaren aurkako kontzeptua polibalentzia edo malgutasuna da.