Espezifikotasuna (espezifitatea)

Epidemiologian eta proba diagnostiko bati  buruz, espezifikotasuna edo espezifitatea egiazko negatibo bat izateko probabilitatea da, proba negatiboa izanda. Beraz, espezifikotasuna kalkulatu eta kontuan hartzen denean, subjektu sanoei erreparatzen zaiei. Hartara, espezifikotasunari erreparatzen zaio bereziki subjektu sanoak hauteman nahi direnean, subjektu sanoak gaixo daudela diagnostikatzeak akats larritzat hartzen denean, adibidez minbizi faltsu bat diagnostikatzean, diagnostiko horrek ekar dezakeen trauma psikologikoa eta tratamendua garestia saihesteko. Horren osagarria negatibo faltsua izateko probabilitatea da, alegia proba negatiboa izanda, zenbatekoa den benetan gaixo izateko probabilitatea.

Espezifikotasuna honela kalkulatzen da:

    \[Esp=\cfrac{egiazko\ negatiboak}{negatiboak}=\cfrac{egiazko\ negatiboak}{egiazko\ negatiboak+negatibo\ faltsuak}\]

Beste hizkuntzetan: ingelesez, specifity; gaztelaniaz, especifidad.