Espiritualismoa

Espiritualismoa edo izpiritualismoa filosofia izpiritu edo kontzientziaren azterketa dela, bereziki introspekzioaren bitartez, aldezten duen korronte filosofikoa da. Korronte horretatik beste eskola filosofiko batzuk sortu ziren, hala nla bitalismoa. Beraz, aurkako filosofiatzat izango luke materialismoa. XIX. mendean sortu zen Maine de Biran (1766-1824) filosofosaren eskutik, horien aurrekariak Montaigne eta Blaise Pascal filosofoengan ere aurki badaitezke ere. Eskola horretako figura nagusia Henri Bergson filosofo frantsesa (1859-1941) izan zen, Literaturako Nobel saria ere eskuratu zuena 1927an. Eskolako printzipio nagusiak kanpoko munduaren ukapena, zientzia ezagutza faltsutzat hartzea, Jainkoaren errealitatea, kontzientzian horren existentziarako forgak aurki ditzakegunez, eta tradizioaren defentsa, izpirituaren islada denez. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Abbagnano N. Espiritualismo. filosofia.org. http://www.filosofia.org/enc/abb/espitlmo.htm. Published 1961.